Basarrixa-Etxia eta gizartia


kale-basarri. iz. (ETNO). Caserío situado en la calle o muy cerca. "Kalian bertan (edo oso hurrian) daguan basarrixa. Gehixenetan txikixaguak, barrixaguak eta lur gitxiagokuak". Guria basarrixa zan, baiña probaderua bertan zeguan, Untzagia hurrian... Guria zan kale-basarrixa, ez dakizu? Neretako ez zan diferenziarik basarritik kalia.


andero. iz. (TE). Andero; persona(s) encargada(s) de llevar el féretro al hombro. Anda eruataille bakotxari esaten jako andero, hil-kutxia izan edo beste zeozer izan. Arrateko Amabirjiñian imajiña prozesiñuan eruaten dabeneri be andero esaten jakue. / "Se decía por antonomasia de los que conducen de oficio los cadáveres al cementerio" (TE, 137). Anderuak eruan dabe Urkiko esparraura. / Amama hil jakun harañegun, eta anderotzia egokittu jakun anaiari eta bixori.


andabide. iz. (ETNO). Camino funerario. "Difuntuak eroaten ziran bidia" (AN). Ik. bidetxingor, burdibide, elizbide, estrata, harbide, txingor, errege-bide, zupide, zubipide, lorbide, olabide, zordanbide.  (EOYE, 85. or. (JEL)).


2 . iratoki (iretoki, idetoki, idatoki). iz. (ETNO). Lugar en donde se guarda el helecho.


3 . ardatz. iz. (ETNO). Eje del almiar. Meten erdixan ipintzen dan egurra. Horren inguruan jasotzen da metia. Ik. meta, zil.


kedarratu, kedarratze [kedartu]. da/du ad. (ETNO). Ahumar. Ik. ketan sikatu, ketu.  Berba hau AZk dauka jasota; TEk ez dakar. Gaur egunian, badirudi ketu, ketan sikatu, eta antzerako perifrasisak gehixago erabiltzen dirala.


kargabar. iz. (TE). Carga de leña, haz de leña. Kargabarrak, labarako su-geixa.


araketa. iz. (ETNO). Labrar la tierra con la herramienta denominada en Eibar "aria". Eibarren aria esaten jakonakin lurra labratzia. Garixa eittie, ba... ganauekin goldan, goldiakin goldan! Ta gero aratu ein biher! Hazixe erain, ta gero aratu ariakin! Eukitzen dau horrek ariorrek hogeta lau hortz-edo, ta harekin gero hazixe nahastau. Lurra erabili, harutz ta honutz ganauakin, zoluen. Horrek biharrok guk? Jesus! Sobra ikasitte gaoz! Dozena urte sobra!. Ik. goldaketa, jorraketa, saraketa.


gailleta. iz. (ETNO). Galleta (vasija pequeña); cuenco. Ura hartzeko edo erateko erabiltzen dan ontzi heldulekuduna; txolota. Burdiñoletan erabili izan zan berbia da. Saldia hartzen da katilluaz, haragia txikittu eta ahoratzen da atzamar Jaungoikuak emondakuegaz; ura eraten da gailletiaz. Ik. txolot, antosin.


saratu (saatu), saratze. du ad. (ETNO). Rozar, binar, escardar o arar ligeramente la superficie de la huerta . Lurra azal-azaletik labrau, lur-azala hausteko (lurra gogortu danian), edo bedar txar txikixak kentzeko ezer landatuta ez daguanian. Arto-zuztarrak geratzen diaz, ta zuztarrak atxurrakin saratu; saratu esaten etsen: garbittu bedarra. Gero etortzen zanian zemendixa, ganauak ipiñi ta golda bat sartzen zan, ta harek goldiak lurrari buelta emoten detsa. Ta ondo nahi ebanak biharra eiñ, ha saratutakua, beste lagun bi edo hiru ha bedarra goldazulora sartzen. Geratzen da garbi-garbi!. Ik. jorratu, zopizarriau.