Perretxiko izenak


udazkeneko zuza. iz. (ETNO). Platera (Clitocybe geotropa). Ik. neguko zuza.


urritx gorri. iz. (TE). Rúsulas (Russula turci, R. lepida, R. mellioleus, R. sanguinea, eta beste batzuk). "Especie comestible, fácil de confundir con variedades nocivas" (TE, 715). Kontu haundixa bihar da urritx-gorrixa batzerakuan.  Úrritxen artian asko dira gorrizkarak. Gehixenak jateko balixo gitxikuak edo kaltegarrixak. Asko mingotzak. Beste úrritxengandik bereizteko úrritx gorri esaten detsegu (ETNO).


suba-perretxiko. iz. (ETNO). Seta venenosa (Coprinus sp., Drosofila sp., Geophila sp., Hypholoma sp., Panaelus sp, eta beste batzuk). Ik. zapo-perretxiko.  Izen orokor hau jateko balio ez daben, eta ustez kaltegarrixak diran perretxikuekin erabiltzen da; koloriagaittik, esnedunak diralako, edo bestela, kaltegarrixak dirala uste diranekin. Neurri baten (jende askondako) zapo-perretxiko-n sinonimotzat be hartu leike.


piñu-perretxiko (piñariko perretxiko, piñari-perretxiko). iz. (TE). Níscalo; robellón (Lactarius deliciosus). Piñariko perretxikuak, lehenago ez ziran jaten. / Ondo ipinittako izena "piñu-perretxikuak", piñurik ez dagon tokixan ez dogulako sekula piñu-perretxikorik topauko. Beti piñuen magalian. Ik. esne-perretxiko, robelloi.


ongo likin. iz. (ETNO). Boleto viscoso anillado (Suillus luteus).


2 . negrilla. iz. (ETNO). Negrilla (Tricholoma terreum). Beste horri be "negrillia" esaten jakok (T. portentosum), baiña benetako negrillia beste hauxe dok (T. terreum). Negrillia jende gitxik ezagutzen jok; guk be, lehen ez genduan hartzen. Baiña oin bai! Gozua dok, fiña!.  Orain gitxira arte ezezaguna.


azpibizardun. iz. (ETNO). Lengua de gato (Hydnum repandum edota H.rufescens).  Informatzailliak ez dauka garbi espezie hau ete dan.


zuza urdin. iz. (ETNO). Pie azul (Lepista nuda).  Izen honekin batera, erderazko "azulina" eta "pie azul" izenak be oso ezagunak dira Eibarren, eta erabili be egitten dira.


© Ezezaguna
1 . zuza [ziza]. iz. (TE). Seta de San Jorge (Calocybe gambosa). "Seta de pradera, primaveral" (TE, 666). Udabarriko zuzia, perretxiko danetatik fiñena.  Izen hori emoten detsagu Eibarren, beste leku batzuetan ziza izenez ezagutzen dan perretxikuari. Baitta jangarri ez diran eta Tricholoma taldeko diran beste batzueri be. Udabarrixan urtetzen dabenez, eta neguko zuziagandik (Clitocybe geotropa) bereizteko, udabarriko zuza be esaten jako honi (ETNO).


1 . piñari-ongo (piñariko ongo). iz. (ETNO). Boleto de pino (Boletus pinophilus).