Txori izenak


ureper. iz. (JSM). Rascón (Rallus aquaticus).


© Joxerra Aihartza
galeper (galiper). iz. (TE). Codorniz (Coturnix coturnix). Galeperra esaten jako hegazti honi, Frantziatik baletor edo Frantziara baloia letz. / Oiñ ez, oiñ ez. Oiñ ez dago galiperrik hamen inguruan. Lehen bai. Garixa be danian, eta galiperrak gustora. Gure aittak takian-potian ekartzen zittuan afaittarako! Baiña oiñ ez; oin kanpora juan bihar, Burgosera-eta.  Bizkaixan normalagua dan pospolin izena be ezaguna da Eibarren. Zaharren artian erabili be bai; gaztiaguen artian galeper nagusittu da (ETNO).


© Arturo Elosegi
okil. iz. (TE). Pito real; pájaro carpintero (Picus viridis). Okillak arbola-gerri barruan ataratzen dittu umiak. Ik. okillanak.  Picidae famelixako guztientzat erabiltzen da, baiña hauxe (Picus viridis) da alde haundixakin ezagun eta ugarixena.
okil txiki.
1 . okil txiki. iz. (ETNO). Pájaro carpintero (Dendrocopos minor).
© Ezezaguna
2 . okil txiki. iz. (ETNO). Trepador (Sitta europaea). Ik. okil-txori.  UZ: garrapoa.
okil-txori. iz. (ETNO). Trepador (Sitta europaea).


© Arturo Elosegi
bigotedun txinbo. iz. (ETNO). Papamoscas común (Muscicapa striata). Ik. hauts-koloreko txinbo.  UZ: euli-txori grisa.


okil-txori. iz. (ETNO). Trepador (Sitta europaea).


© Arturo Elosegi
txinbo buztanzuri. iz. (ETNO). Collalba gris (Oenanthe oenanthe).


sai. iz. (NA). Buitre (Gyps fulvus). "Saixa" bai, "saixa" esaten jako. Badauka beste izen bat baiña "saixa" esaten jako. Ik. arrano, abendu errege, arrano zuri.


© Migel Mari Elosegi
hormatxori. iz. (TE). Gorrión (Passer domesticus). Gure inguruetatik, hormatxorixak be aldendu ziran hainbeste ehitzarin bildurrez. / Txirriskillak-eta be bai, ezta? Baiña txarrena hormatxorixa. Hori da txori marrajua hori! Lehen, artua eta garixa ereitten genduanian, zerua ikusi ezinda. Gari-sail osua hormatxoriz jositta, eta ezin kendu. Alperrik txorimalua ipinitta be.. Ik. artatxori.  Inguruko herrixetako patxizahar, artatxori, kaletxori... eta antzerakuak be ezagunak dira Eibarren, baiña hormatxorixa esaten detsagu guk.


© Migel Mari Elosegi
1 . kardantxillo (gardantxillo) [kardantxilo]. iz. (TE). Jilguero (Carduelis carduelis). Motrikoko Lizarrira goiaz kardantxillotara. / Horrek guztiok ondo kantatzen juek: kardantxilluak, eta tariñak, eta berdeloiak, eta pardilluak, eta... Kaixolan be makiñatxo bat eukittakua nok ni. Likiaz harrapau, eta kaixolara. Berihala bertakotzen dittuk. Eta kantua?! Zelan kantau?! Zoragarrixa.  UZ: karnaba.


1 . pospolin. iz. (TE). Codorniz (Coturnix coturnix). "Galeperran kantu onomatopeia. Hortik, galeperrari berari be pospoliña deitzen jako Eibarren" (IL, 70). / "Onomatopeya que sustituye a veces a galeperra. Codorniz" (TE, 633). Pospoliña dauka kaixolan, goizian goizago esnatzeko. / Entzun! han pospoliña kantuan! "pospolin-pospolin...". Ik. galeper.  Galeper gehixago entzuten da; pospolin Bizkai alderutz gehixago.