Bilaketa aurreratua

aratuste
aratuste (aratoste). iz. (TE). Carnavales; Carnestolendas. "Los tres días de Carnes tolendas" (TE, 148). Aratostiak jendia zoratzeko izaten dira. / Domekan, frontoian jeneralian; astelehenian Kasinuan; martitzenian Rialtuan... Ta gu danian ibiltzen giñan. Hiruretan pixkat ibili, ta komeni jakun lekuan geldittu. Behin juan gintzonazen Kasinora, ta han Kasinuan soziua zonan Luisan anaia; harek organizauta bailia. Ta agure zahar guztiak han; ta guk etara gizonak dantzara! Ala! Ta zaharrenetan etaratzen juan giñan, e? Akordatzen jatan neri; Villavella etara najonan nik. Ta dantzan zelan eitten jonan...! Neuk baiño hobeto eitten jonan dantzan harek! Agure zaharrak! Bueno, agure zaharra ez, baiña gure onduan zaharrak, bertako Kasinoko soziuak. (...) Ta gero, mahaixa erdixan, ta dana pastela! E? Ha zonan sakia, e? Ha zonan sakia ein pasteleri! Orduantxe kendu karetak haretxek jateko! Hor dakaguz erretratuak. Hara! Hi hauxe haiz ta hau Luisa; hau Teresa ta hau neu. Euki be ez dittun eingo igual honek? Badakanaz?. / Aratoste batzuetan koko jaztia nahi ei eban, baña iñok ez igartzeko moduan eta hori etzan (ez zan) gauza erreza. (Zirik 103). / Danen barregarri izan bazan be, Batista kojuak berak ez ei eban gutxi gozau aratoste haretan. (Zirik 103. Ik. koko jantzi, karnabal, koko-txiki egun.  Pluralian erabiltzen da: aratustiak; JMEk Bergaran zaharrak bakarrik erabiltzen dabela diño; Eibarren arrunta da.
aratuste egun (aratoste egun). iz. (TE). Carnaval; día de carnaval. Aratoste eguna danetik, koko jantzi dira gure gaztiak. Ik. koko-egun.
aratuste ibili (aratoste ibili). esap. (TE). Andar de disfraz, disfrazarse; andar disfrazado. Aratustietan koko jantzi. Haura, urte guztian dabill aratoste. Ik. koko jantzi.