UDAL EUSKALTEGIKO UDAKO IKASTAROETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

Datorren astelehenean, ekainaren 2an, zabaltzen da euskalduntze-alfabetatzerako udako ikastaroetan izena emateko epea. Izen-ematea ekainaren 19 arte egin daiteke Udal Euskaltegian, Bista Eder 10, PORTALEAn.Telefonoa 943700912 e-posta euskaltegia@eibar.net .

Ikastaroak 100 ordukoak izango dira eta maila guztiak eskaintzen dira.

Tasa bereziak daude langabetu, merkatari, ostalari, guraso, enpresetako enplegatu eta jubilatuentzat, baita familiaren diru-sarreren arabera ere. Ikusi HEMEN informazio osoa.