BERBA LEHIAKETA

Udal Euskaltegiak eta AEK-k Euskara-Kultura sailarekin lankidetzan euskarazko berbarik itsusiena aukeratzeko lehiaketa jarri dute martxan.

Parte hartu nahi duenak berari zatarrena iruditzen zaion berba proposatu behar du. Berba hori Udal Euskaltegian edo AEKn bertan aurkez daiteke edo posta elektronikoz helbide hauetan: euskaltegiaeibar@telefonica.net edo eibar@aek.org

Berbak aurkezteko azken eguna otsailaren 17a da. Animatu parte hartzera! Parte-hartzaileak ez du derrigorrez berba zergatik proposatu duen arrazoitu behar.

Otsailaren 22tik martxoaren 3a bitartean parte-hartzaileek proposatutako berbak web orri honetan egongo dira ikusgai, jendeak itsusiena iruditzen zaion berbari botoa eman diezaion.

Irabazlea boto gehien jaso dituzten berben artetik epaimahaiak hautatu duena izango da.

Sariak honako hauek izango dira:

Irabazlearentzat, Coliseoko emanaldi baterako 2 sarrera, Armagintzaren Museorako 2 sarrera eta Eibarko Udalak argitaratutako hainbat lan.

Parte-hartzaile guztien artean egindako zozketan irabazle suertatu denarentzat, Kalamuako Parlamentua jokoa eta Eibar Oasi Liberala lliburua.