GAUR HASIKO DA EIBARRERA IKASTAROA MARKESKOAN

Gaur, azaroak 6, asteartea, hasiko da Markeskoan eibarrera ikastaroa. Ordutegia 18:30-20:30 izango da, eta asteartero burutuko da.

Ikastaroa Eibarko Udalak antolatu du Badihardugu Euskara elkartearekin lankidetzan.

25 lagun inguruk eman dute izena 10 ordukoa izango den ikastaro honetarako. 

Ikastaroa Eibarko Udalak indarrean duen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan kokatzen da. Bertako euskara landu, aztertu eta gordetzeko helburuarekin egiten da.

2011n hitanoa lantzeko ikastaroa eskaini zen eta arrakasta handiz burutu. Ikastaro horretan sortutako demandari erantzunez antolatu da aurten eibarrera ikastaroa.