Albisteak

GURASO.COM

Ba al dakizu zer den guraso.com?

Motz-motzean azalduta:

  • Gurasoen gai ezberdinen inguruko informazio beharrak asetzeko euskarazko web gunea.
  • Web gune zabal eta dinamikoa. Guraso, hezitzaile eta adituen elkargune birtuala.
  • Adituen ikuspuntuak, artikulu interesgarriak, gaiarekin loturiko albisteak eta abar eskintzen ditu.
  • Lotura interesgarriak ere bertan aurkituko dituzu: Hikhasi, Irrien lagunak...

Egin klik eta sartu www.guraso.com

 

MAIATZAREN 25EAN KALIAN JOLASIAN

Euskal Jaiaren barruan, datorren ostiralean, 17:00etatik aurrera, Untzaga plazan 5-8 urte bitarteko umeentzako jolasak egongo dira; betiko jolasak izango dira soka-saltoan egitekoak, esku-jolasak, zapitxoarena... gaur egun gure kale eta plazetan gero eta gutxiago ikusten diren ume-jolasak.

Azken ikasturtean, Eibarko ikastetxe guztiekin adostuta, hainbat jolas landu dira jolas-orduetan.

UEUko UDAKO IKASTAROETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

Aurtengoa 40. edizioa izango da. Krisi ekonomikoa dela eta une latzak igarotzen ari badira ere, inoiz baino eskaintza zabalagoa prestatu dute. Azken urteetan bezala ikastarook Eibarren, Iruñan eta Baionan izango dira. Ikusi hemen ikastaro eskaintza.

Eibarren ekainaren 26tik 29ra eta uztailaren 9tik 13ra izango dira.

TWITTERREN GAUDE

Momentuoro informatuta egon nahi baduzu, izan gure jarraitzaile twiterren.

 

EIBARKO UDALAK HITZARMENAK SINATU DITU EUSKALGINTZAREKIN

Atzo iluntzean Miguel De los Toyos alkatea Eibarko euskalgintzako elkarteekin bildu zen 2012ko hitzarmenak sinatzeko. Guztira 6 hitzarmen sinatu dira 4 elkarterekin. Hitzarmen horien bitartez honako elkarte eta egitasmoak laguntzen dira diruz:

UMEEN BERTSO JAIALDIAK COLISEOAN

Maiatzaren
14an eta 15ean, Coliseo antzokian Eibarko ikastetxeetako LH5 eta LH6 mailetako ikasleak bertsotan ikusteko aukera izango dugu.

Maiatzaren 14an, astelehena, Juan Antonio Mogel eta Amaña ikastetxeetakoak izango dira bertsolariak.

Maiatzaren 15ean, asteartea, La Salle Isasi, Arrateko Andra Mari, Urkizu eta Aldatzekoen  txanda izango da.

Saio biak arratsaldeko 6etan izango dira.

HITZALDIA: EIBARKO BERRERAIKUNTZA 1937-1957

Maiatzaren 8an, 19:00etan, PORTALEko Areto Nagusian Francisco Javier Muñozek Euskal Herrian eraikitzea. Eibarko Berreraikuntza 1937-1957 lanarren gaineko hitzaldia eskainiko du euskaraz.

Francisco Javier Muñoz  2009an Eibarko Udalak UEUrekin lankidetzan kaleratzen duen Juan San Martin bekaren irabalea izan zen, eta hitzaldi honetan aurkeztuko duen lana beka horren emaitza izan da.

Hitzaldia Eibarko bonbardaketaren 75. urteurrenaren egitarauaren barruan dago.

BIHAR ZAPATUKO IPUINA: "BIDAIAN"

Bihar, apirilak 28, hilero bezala, umeentzako zapatuko ipuina izango da Juan San Martin udal liburutegian, arratsaldeko 6etan

Ipuina Bidaian da eta Inguma antzerki taldeak aurkeztuko du.

Doan izango da. KUTXAk lagunduta.

 

BERNARDO ATXAGA PORTALEAN "BONBARDAKETAK 1937"

Gaur, apirilak 27, Bernardo Atxaga Portaleko Areto Nagusian izango da 19:00etan, Bonbardaketak 1937 liburua aurkezten.

BBK-k Literatura Sari Nazionalaren irabazle izan diren 4 idazleri bonbardaketen inguruko fikziozko liburua sortzeko enkargua eman zien:

Bernardo Atxagak Eibar aukeratu zuen, Ignacio Martinez de Pisonek Gernika, Jose Fernandez de la Sotak Bilbo eta Miguel Gonzalez San MArtinek Ezkerraldeko korridorea.

Liburu hori aurkezten izango da apirilaren 27an Eibarren Bernado Atxaga.

Gonbidatuta zaudete.

UEUko UDABERRIKO ESKAINTZAKO AZKEN IKASTAROAK MAIATZEAN HASIKO DIRA

UEUk udaberrirako prestatutako eskaintzaren barruan 10 ikastaro eskini ditu. Gehienak martxan daude dagoeneko. Egitarauaren arabera bi baino ez dira falta hasteko. Baina Sormena lantzeko tailerraren arrakasta ikusita, bigarren talde bat osatzea erabaki dute.

Maiatzean hasiko direnak: